Gure prestakuntzak, kursilistak aisialdiko hezkuntza lanaren aurrean trebatu nahi ditu, beharrezko eduki teoriko-praktikoak emanez. Ikastaroak hausnarketarako eta eztabaidarako puntu bat du, heztera, laguntzera eta zaintzera bideratuta dagoen begirale baten rolaren garrantziaz jabetzen laguntzeko.
Fase teoriko-praktikoa 200 ordu dira, 10 asteburutan banatuta, ikasturte osoan zehar (normalean azarotik maiatzera). Fase praktikoa, berriz, 160 ordu dira. Gure ikastaroan eskuratutakoa praktikan jartzean datza, haur edo gazteekin aisialdi, udaleku edo kanpamendu batean zuzenean esku hartuz.
Behar bezalako zuzendari bat aisialdiaren esparruan haur edota gazteekin egiten diren udaleku, kanpamendu edo jardueren zuzendaritzan lanak egiten trebea izan behar da. Horretarako, ikastaroa espazioa ezinhobea da erantzukizunak, karguak eta funtzioak norberen gain hartzen ikasteko: arduradun, zuzendaritza eta koordinazio taldeetako kide izateaz gain, hezkuntza eta eraldaketa anbizio ikuspuntuarekin lan egingo da.
Fase teoriko-praktikoa 200 ordu dira, 8 asteburutan banatuta, ikasturte osoan zehar (normalean urtarriletik maiatzera). Fase praktikoa, berriz, 160 ordu dira. Ikastaroan eskuratutakoa aisialdiko talde, udaleku edo kanpamendu batean praktikan jartzean datza.
Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones
Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.