Larrunarri
Eskola

Zer egiten dugu?

Larrunarri Eskola 1985. urtean, Euskal Herriko Giak (EHG) eta Euskal Eskaut-Gia Elkartea (EEGE) elkarteen eskutik aisialdiko bizikidetzaren esparruan lan egiten zutenen beharrezko prestakuntzak eskaintzeko sortu zen. 

Gaur egun, aisialdiko hezkuntzan interesa duten gazteei zuzentzen den lanbide heziketa profesionala eskaintzen dugu. Gure ikuspegi berritzaile eta parten hartzaileari esker, ikaskuntza eraginkor eta esanguratsua ahalbidetu dezakegu. 

Besteak beste, talde dinamikak, talde lana eta animazioa lantzen ditugu, sesio teorikoak, jolasak, tailerrak eta gaubelekin konbinatzen ditugularik.
 

IKASKUNTZA AKTIBOA

Ikasleak dira beren ikaskuntza prozesuaren protagonistak. Teoria eta praktika uztartzen dituzte, eta edukiak modu dinamiko eta praktikoan ikasten dira.

KOOPERAZIOA

Elkarlanean jardun eta taldeak gidatzeko gaitasunak garatu ahal izateko dinamika asko denek batera egiten dituzte.

IRAKASKUNTZA PERTSONALIZATUA

Ikasle bakoitzaren egoera pertsonal eta garapenean arreta berezia jartzen da, besteak beste, bakoitzaren beharretara egokitutako jarraipena egiteko.

BALIO HEZKUNTZA

Balioetan oinarritutako hezkuntza eskaintzen da:  errespetua, solidaritatea, aniztasuna eta ingurumenaren zaintza  landuz.

+600

BEGIRALE FORMATU

+200

ZUZENDARI FORMATU

40

URTEKO ESPERIENTZIA

Nor gara?

Larrunarri Eskola sortu zenetik proiektu hau martxan mantentzeko saiakera gutako askok egin dugu eta postu hauek betetzeko bolondresik gabe ezinezkoa litzateke aurrera jarraitzea. Beti egongo da lan talde seguru eta polit bat eskolak denbora luzez diharduteko.

Espezialistak

Ikastaro bakoitzeko formakuntza prestatu eta irakasteaz arduratzen direnak. Normalean, asteburu bakoitzeko 2 pertsona inguru izan ohi dira. Urte luzez gurekin lanean jardun eta kontaktua mantentzen dutenak.

Koordinatzaileak

Formakutnza bakoitzera bertaratzen den eskolako kidea izaten da. Astero bilerak egin, espezialistekin harremanetan jarri,  hauekin formakuntzak prestatu eta eguneratzeaz gain, ikasleria ebalulatzeaz arduratzen dira.

Ikasleria

Eskolan eskaintzen diren ikastaroetan izen ematen duen pertsonak dira. Behin hauek gauzatu eta gaindituta, hauekin kontaktuan egoten gara: eskolaren urteurrenak ospatu edota gurekin kolaboratzeko aukera egoten delako.

Zuzendari Taldea

Koordinatzaile guztiek osatzen duten taldea da. Beste era batera esanda, eskolako batzar nagusia kontsideratu dezakegu. Aurten, bolondresak garen 11 kideek osatzen dugu: 5 mutil eta 6 neska. Edonork parte hartzeko ateak zabalik ditugu beti!

Idazkaria

Zuzendari Taldeko kide bat aukeratzen da eta hau izaten da eskolako arduradun nagusia. Posta elektronikoa, sare sozialak, diru-laguntzak, ikasleriarekin kontaktua eta antzekoak diren eginbeharrak bere esku geratzen dira.  

Aisialdi Taldeak

Eskola Eskaut-Gia metodologian oinarritzen denez, harreman estua dugu Aratz Gia Taldea (EHG) eta Iruzun Eskaut Gia Talde Laikoa (EEGE) aisialdi taldeekin. Gutako asko bertako kide izan gara eta horrek lotu gaitu Larrunarrirekin.

Logo

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.